Atari Bizi lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 5a, 16:53

Bigarren urtez jarraian, Udaleko ingurumen sailak, besteak beste, landareekiko errespetuzko jarrerak berpiztu eta herriari nortasuna emateko, Atari Bizi lehiaketa jarri du abian. Villabonako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu lehiaketan parte hartzera eta horretarako, etxe nahiz saltokietako leiho nahiz atariak lore eta landarez apaindu beharko dira. Berritasun modura, “aurten tonu hori eta laranjaz apaintzea kontuan hartuko da”, antolatzaileek adierazi dutenez.

Santioak bitartean, oraindik bada apainketarako nahikoa denbora. Hiru sari banatuko dira herriko jaietan:
-Lehen saria: Bi lagunentzako afari eder bat eta eskualdeko loradenda batean gastatzeko 100 euroko balea.
-Bigarren saria: Eskualdeko loradenda batean gastatzeko 100 euroko balea.
-Hirugarren saria: Eskualdeko loradenda batean gastatzeko 100 euroko balea.

Bihar goizean, ekainak 6, Aste Berdearen baitan, Atari Bizi lehiaketari begira, landare banaketa egingo da Errebote plazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!