Ipuingile eta bertsolari gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 3a, 13:57

Atzo eguerdian banatu ziren Villabonako Udaleko Euskara eta Hezkuntza batzordeak urtero antolatzen duen bertso eta ipuin lehiaketako sariak.
Jesusen Bihotza, Erniobea eta Fleming, herriko hiru ikastetxeetako ikasleek hartzen dute parte lehiaketan eta ondorioz, parte-hartzea handia izaten da: guztira, 500 lan ingurukoa. Maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran jakiten dute ikasleek egindako lanaren emaitza. Joan zen asteartean, Gurea aretoan izan zen aurtengo sari-banaketa ekitaldia eta bertso bidez jakinarazi zituzten irabazleen izenak Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Haritz Mujika bertsolariek. Maite Arregi euskara teknikariak banatu zituen sariak eta urtero bezala, giro ona nagusitu zen. Hona hemen saridunen eta lan sarituen zerrenda:

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak:
Bertsoa

1.- Aitor Amonarriz Goikoetxea: “Mendia”.
2.- Oier Otegi Zurutuza : “Zakurra”.
3.- Iñigo Amenabar: “Aito-amonak”.

Ipuina
1.- Maddi Unanue Zaldua: “Zer izan nahi duzu handitan?”.
2.- Manex Irazusta: “Erloju majikoa”.
3.- Nagore Muriel Letamendia: “Desagertutako txanponaren misterioa”.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
Bertsoa

1.- Alaitz Urkizu Elizetxea: “Hauxe da nire familia”.
2.- Nagore Arin: “Eguberriak”.
3.- Danie Herrero Garcia: “Ura”.
Aipamen berezia: Erika Amundarain: “Udaberria”.

Ipuina    
1.- Iride Ugalde Jimenez: “Mokorik gabeko oiloa”.
2.- Anne Murillo Hernandez: “Aktorea..?”.
3.- Gorka Amondarain: “Bixente asmatzailea”.
    
DBHko 1. eta 2. mailak:
Bertsoa

1.- Haritz Mujika Lasa: “Zurien esku gero beltza”.
2.- Amaia Aizpurua Saizar: “Hildako osabari bertsotan”.
3.- Iñigo Irisarri: “AHT”.
Aipamen berezia: Mirentxu Barbé Mendibil: “Gaur egungo gazteak”.

Ipuina
1.- Jon Fernandez Descalzo: “Loatzoko misterioa”.
2.- Martin Lizardi Eizmendi: “Izabako Aitor”.
3.- Beñat Monfort Urkizu: “Iruzurra”.

DBHko 3. eta 4. mailak:
Bertsoa

1.- Irati Olazabal Arrastoa: “Azenarioaren bizimodua”.
2.- Leire Lasa Hilario: “Bertsoak”.
3.- Maider Garin Bakero : “Herri oso bat zapaltzen”.
Aipamen berezia: Aitor Castro Uriarte: “Mateko irakaslea”.

Ipuina

1.- Tere Barbero López: “Inaxio maitea”.
2.- Eider Urkola Ezeiza: “Nire ametsa”.
3.- Maitane Alkorta Agirreuta: “Nire maiteari gutuna”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!