CERAMICAS JAVIER 2
KELER 4
FINALA. Lehenengo zatian 2-0 Ceramicas Javier irabazten hasi zen, Astiazaran eta Ruizen golekin. Bigarren zatian Keler taldeak buelta eman zion markagailuari Pontesta (2), Irazu (1) eta Jaca (1) jokalarien golekin.
KATTENAZIO 2
MENDIKUTE HARATEGIA 2
3-4.postuak. Oso partida orekatua izan zen, azken emaitzak erakusten duenez. Kattenazio taldetik Irazusta eta Azpiroz izan ziren golegile, Mendikute Harategitik berriz, Jauregi eta Larrazkin. Penaltietara Mendikute Harategiak irabazi zuen.
Eskerrona
Antolatzaileek azken urte hauetan parte hartu duten jokalari zerrenda nabarmendu dute. Denek ere ibilbide polita egin dute txapelketan: Aritz Irusta (Mendikute), Manolo Sánchez (Galparsoro), Oscar Lasa (Peluqueria Isaran), Oscar Aparicio (Ceramicas Javier), Iñaki Jauregi (Xixkuin), Urko Otaño (Kattenazio), Maikel Fernández (Ongi Etorri), Benito Mediero (Priapismo), Sergio Garcia (Pinturas Ferro), Jose Antonio Corbacho (Iru-Bide), Andres Aristi (Mapfre), Santiago Santos (Airuga), Aritz Aizpurua (Ekhia)
Azken sailkapena
Finalak jokatu eta gero, hona geratu da 2008-2009 denboraldiko txapelketaren azken sailkapena:
1.Keler
2.Ceramicas Javier
3.Mendikute Harategia
4.Kattenazio
5.Ongi Etorri
6.New Teen
7.Peluqueria Isaran
8.Sailkatua Galparsoro B