Joan zen larunbatean, maiatzaren 30ean, Beterri Aiztondo bailara (Zizurkil, Asteasu, Aduna eta Amasa-Villabona) eta EL Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko lehen senidetze eguna izan zen Zizurkilen. Eguerdiko ekitaldian Segundo Montesetik etorritako ordezkariei ongi-etorria eskaini zitzaien. Harrera ekitaldi horretan Beterri-Aiztondo bailarako herritar ugarik hartu zuen parte: musikariak, dantzariak, kantariak, bertsolaria... El Salvadorreko gerra zibilaren ondoren, hezkuntza berbideratzen izugarrizko lana egin zuen Mercedes Ventura zenari omenaldi xume bezain hunkigarria eskaini zitzaion; besteak beste, Mario Benedetti idazle zendu berriaren olerkia irakurriz.
Arratsaldean, bailarako ikastetxeetako haurrek parte hartu zuten herri-kirol jolasak izan ziren Zizurkilgo plazan. Gauean, berriz, Andoni Egaña eta Amets Arzallusekin bertso afaria, Atxulondo jatetxean.
Adunako Udalak hartu zuen hurrengo urteko jaialdia antolatzeko lekuakoa.