Jesusen Bihotza ikastolako jaialdia eta txangoetako irudiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 28a, 19:03

Jesusen Bihotza ikastolatik, ikasrturte amaieran egin dituzten txango ezberdinen argazkiak bidali dizkigute. ‘Txangoetako argazkiak ikusi’ atala sakatuta ikus daitezke irudiak.
Bestalde, ekainaren 6an, larunbatarekin, ikastolako jaialdia egingo dutela jakinarazi dute eta aurrez eskerrak eman nahi izan dizkie jaialdiaren antolaketan parte hartuko duten guraso, elkarte, irakasle, ikasle eta Villabonako Udalari.

Txangoetako argazkiak ikusi

Segidan ekainaren 6ko jaialdiaren egitaraua:

-14:00-16:00   Esku pilota eta frontenis partidak frontoi berrian eta futbol partidak Txerminen.

-16:00  Mus eta Xake txapelketak Txerminen.
-16:00-16:30  Kros herrikoia Txermingo auzoan barrena.
-16:30-18:00  Ikasleen ikuskizun mundiala.
-17:00-19:00  Argazki eta eskulanen erakusketa ikusgai 3. solairuan.
-18:00  Pailazoak ganbaran.
-18:15  Ikasle eta gurasoentzako jokoak: txinga, zaku eta goilara lasterketa eta lokotxa -bilketa.
-19:30 Tonbola eta disko festa.

AFARI-MERIENDA eta TONBOLA Txermingo eraikinean


OHARRAK:
-DBHko 3. mailako ikasleek, azken bidaiarako dirua biltzeko asmoz, tonbola antolatuko dute eta prestaturiko pintxoak dastatzeko aukera izango da taberna zerbitzuan.
-Tonbolako zozketak jokoen ondoren izango da, 19:30ak aldera.
-Guztia ahalik eta ondoen irten dadin, eskertuko genuke, bizikletak, baloiak edo antzekoak ez ekartzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!