Udalak herri-akzioa gauzatzeari buruzko mozioa onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 28a, 11:59

Herrian azken aldi honetan gazteekiko bereziki gertatzen ari diren erasoen inguruan, mozioa aurkeztu du. Eraso horien artean maiatzaren 1ean izandakoa aipatzen da mozioan. Eraso baten bidez, adin txikiko herritarra zauritu zuten. Erasoaren ondorioz, Ertzaintzak adin nagusiko pertsona bat eta adin txikiko bestea atxilotu zituen. Azken hau, adin txikikoa, erasotzailea omen da. Biak ala biak atxilotuta daude, lehena Martutenen eta bigarrena adin txikikoentzako gune berezian. Udalak gaitzespena egiteaz gain, akusazioan parte hartzea erabaki du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!