Udal aurrekontu berria egin beharra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 27a, 18:14

Igaro den asteazkenean, maiatzak 27ko osoko ohiko bilkurarako zehaztua zegoen gai zerrenda egokitu beharra izan zen azken unean. Udal aurrekontuak hasierako onarpena eman edo ez eztabaidatu eta bozkatu behar zuten udal ordezkariek. Baina Foru Aldundiak udalei emandako diru-laguntzetan %20-25 arteko murrizketa izango dela jakinarazi zien aste hasieran EUDEL erakundeak Urnietako udal ordezkariei. Horrek dirutan honako aldaketa suposatzen du; 2.940.000 eurokoa izango da aurrekontu berria, urte hasieran iragarritakoa baino 740.000 euro gutxiagokoa hain zuzen. Ondorioz, orain udal aurrekontuen txosten berri bat prestatu beharko du udal gobernu taldeak eta gainerako taldeekin landu. Aurrerago, osoko bilkurara eramango dute aipatu gaia eztabaidatu eta bozkatzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!