Espetxe zigorra murriztu diote Teresa Todari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 27a, 18:12

Auzitegi Gorenak asteartean kaleratu zuen epaiaren arabera, Teresa Todari espetxealdia mantendu baina urte kopurua murriztu diote. Hamarretik sei urtera arindu diote espetxealdia, 18/98 makrosumarioko gainerako auzipetuekin egin bezala. Auzitegi Nazionalak bere garaian hartutako erabakiarekin alderatuta, Gorenaren epaian ageriko bi desberdintasun nabari dira. Batetik, auziperatuei espetxealdia arindu zaie eta haietatik bederatzi absolbatu dituzte. Baina bada ordea beste datu azpimarragarririk ere. Hamaika urte igaro ostean, Egin irratia eta egunkaria plazaratzen laguntzen zuten enpresak, Orain SA besteak beste, legez kanpokotzat  jo, desegin, eta bere ondasunak likidatu izanaren aurka agertu da Auzitegi Gorena. Beste modu batean esanda, 1998an Egin egunkaria ixteko erabilitako arrazoiak baliogabetu ditu Auzitegi Gorenak, auziperatuen defentsari arrazoia emanez. Orain atalean auziperatu zuten Toda.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!