Bazkardoko kurben parean, gidariak autoarekin aurkako noranzkoan eta abiadura handian zihoala jakin zuen Ertzaintzak. Ibilgailua Gasteizeko noranzkoan zihoan Iruneko noranzkoan doazen errailetatik. Ertzaintzak autoa Ordizia parean geldiarazteko plan bat abiatu zuen.
Gelditu bezain laster, autoko gidariari zegozkion alkoholemia probak egin zizkiote eta hauen arabera, emakumezkoak legeak baimendutako alkohol tasa hirukoizten zuen. 45 urteko gidaria atxilotu egin zuten berehala, trafikoaren segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta.