Zumea Kalea itxita dago, lurzorua aldatzeko lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 27a, 18:10

Santa Krutz zubitik hasi eta Banco Guipuzcoano bitarteko zatia hankaz gora dago egun hauetan, maiatzaren 25ean eraikuntza lanak hasi zirenetik, hain justu. Merkatariek kezka agertu dute, lanek irauten duten bitartean sor daitezkeen eragozpenengatik. Zumea kaleko dendariek bilera eskatu diote alkateari, ezustekoa handia izan delako. Obrak egingo zirela jakinarazi zitzaien, baina sarbide nagusietakoa luzaro itxita izango zenik ez. Zumea kalekoek jakinarazpena jaso zuten bitartean, Kale Nagusiko dendariek diote oharrik ere ez dutela jaso. Alde zaharreko merkatarientzat egoera kezkagarria da, oinezkoen herriko pasabide erabiliena itxita dagoelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!