Sustatzaileen esanetan, “jolasaren bidez ikasleengan adierazpen artistikoa garatzeko musika programa” garatu nahi dute. 4-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ekimen berritzailea, goizeko 09:30etik 13:30era eskainiko dena. Ekainaren bederatzira bitarteko epea dago matrikulazioa egiteko, Basteron.
Divertimenti! opor musikala ekainaren 29tik uztailaren 10era eskainiko da.