AEK-k dagoeneko aukera zabalik du udan euskara ikasi nahi duen ororentzat, aukera ezberdinak eskaintzen dituelarik euskaltegi eta barnetegietan. Ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango dira barnetegietan nahiz AEKren euskaltegietan.
Ikastaro trinkoak Andoaingo eta Tolosaldeko AEK-k euskara ikastaro trinkoak eskaintzen ditu euskaltegian bertan. Horretarako, gutxienez, hamar pertsonako taldeak osatu behar dira.
Udako barnetegiak Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango da: eskolarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. Familientzako barnetegiak eskualdean bertan Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Haurrentzako eta gurasoentzako aparteko oporraldia.
Barnetegi ibiltariak Mintzapraktika egin bitartean Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko. Euskaraz herriz herri ibili eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutzeko, bizikletaz edo oinez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!