Badatoz Sanjuanak. Jai Batzordeak zehaztu ditu dagoeneko aurtengo San Juan jaietarako ekitaldiak. Iazko aurrekontua mantendu da, eta beraz, herriko talde askok murriztu behar izan dituzte euren hasierako proposamenak.Hauexek
Ekainak 23, asteartea Prefosta, Vendetta eta Lauroba musika taldeen emanaldia. San Juan bezperan tradiziokoak diren ekitaldiak amaitu ostean.
Ekainak 24, asteazkena 19:30etan bertsolari jaialdia: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa, Freddy Paya, Oihane Perea eta Jokin Sorazabal. Ekainak 25, osteguna 19:00etan Betizu diskofesta. 22:00etan, R, Krilin eta Natural Project Andoaingo musika taldeen kontzertua.
Ekainak 26, ostirala Esku pilota: Olaizola II- Mendizabal II // Berasaluze-Belokiren aurka. 23:30etan Maitips, Hesian eta Kauta musika taldeen kontzertua.
Ekainak 27, larunbata 18:00etan Andoaingo Buruhandi eta erraldoiak. 23:00etan Gozategi eta Rua Mayorrekin dantzaldia.
Ekainak 28, igande Eguardian, bizikleta festa, txalaparta emanaldia eta Udal musika banda..
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!