Elgoibar 25–24 Leizaran
SENIOR NESKAK. Larunbat arratsaldean jokatu zuten Kopako finala Andoaingo neskek Zumaian. Galtzen hasi baziren ere, Elgoibarkoek ezin izan zuten golen alde nabarmenik lortu. Atsedenaldian gol bakarreko diferentzia zegoen markagailuan eta andoaindarrek ez zuten etsi. Bigarren zatian ere gogotsu irten ziren eta aurretik jartzea lortu zuten. Hala ere, partida amaieran berdinketa izan zen azken emaitza. Bost minutuko luzapena jokatu zuten finalistek eta azkenean Elgoibar irten zen garaile. Partida bikaina, benetan!
ASTEBURUKO EMAITZAK
Leizaran JubN 17–10 Ereintza
Egia 44–16 Leizaran JubM
Leizaran KadN 22–6 Amaña
Zarautz 29–38 Leizaran KadM
Leizaran InfM 26–23 Tolosa
ASTEBURUKO PARTIDAK
Leizaran JubN–Usurbil
Donostia. Larunbata, 30. 18:00
Arrate–Leizaran KadM
Bergara. Larunbata, 30. 16:30
Egoia–Leizaran InfM
Donostia. Larunbata, 30. 09:30