Denboraldi amaiera Urnietako kadeteentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 27a, 17:57

URNIETA 0–3  AMAIKAK BAT
KADETEAK. Larunbatean jokatu zuen Urnietako kadete mailako futbol taldeak denboraldiko azken partida. Arerioa ez zen nolanahikoa, Debako Amaikak Bat taldeak jokoan zuen igoera eta Urnietan lortutako garaipenari esker mailaz igo da. Horrelako talde indartsu baten aurrean gorritxoek ez zuten zeregin handirik izan eta partida hasi orduko bi gol jaso zituzten. Bigarren zatiaren hasieran hirugarrena jaso zuten eta bere horretan amaitu zen partida. Denboraldiaren lehen zati ona egin zuten Pabloren mutilek eta ondorioz igoera fasea jokatzeko sailkatu ziren. Igoera fasean talde indartsuak izan dituzte aurrean eta ez dute ezer askorik egiterik izan. Azkenean zortzigarren postuan sailkatuz. Denboraldia eta Pablo entrenatzailea agurtzeko larunbatean egun pasa egingo dute, Oñatin, Aloña Mendi taldearen aurka lagun arteko partida jokatuz eta ondoren Arantzazun egingo duten bazkariarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!