Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 27a, 17:57

MIREN GOIKOETXEA, TXAPELDUN Gipuzkoako eskolarteko pala txapelketak badu irabazlerik infantil mailan; Miren Goikoetxea urnietarra eta berarekin batera elkarlanean aritu den Maider Semper hernaniarra. Finalerdi zaila eta azken norgehiagoka are gogorragoa jokatu ostean, merezimendu osoz irabazi dute txapelketa, Hernaniko pala eskolako bi kideek. Herrialdeko hamabost bikoteek parte hartu dute aurtengo txapelketan.

URNIETA 25-5 OIANGUREN B
JOSU ARRUARTE-JON ITURBE. INFANTILAK. Gipuzkoako paleta txapelketako garaile izendatu zituzten azken jardunaldian, Arruarte eta Iturbe Egape ikastolako kirolari gazteak. Ordiziarren aurka Iruran jokatu zuten neurketan, Josuk bere maila ona erakutsi eta Jonek segurtasun osoz jokatu zuen. Aurkariek ez zuten ezertarako aukerarik izan. Emaitza hauei esker, Gasteizen datozen bi asteburuetan ospatuko diren Euskadiko Jokoetan parte hartu ahal izango dute. Zorionak!

URNIETA1 18-9 HERNANI3
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ.

URNIETA2 6-18 BEHAR ZANA3
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA.

URNIETA3 5-18 INTXURRE1
JON ANDER IGUARAN-ODEI IBARGOIEN. INFANTILAK. Bikote ona osatzen dute Alegiakoek eta nabari da. Azken norgehiagokan halere, urnietarrak ederki defendatu ziren.

HERRI ARTEKO HERRAMINTA
TXAPELKETA
URNIETA 15-35 OIARTZUN
ARITZ ZUBILLAGA-BORJA FERNANDEZ. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK.
Alde handiz irabazi zuten oiartzuarrek, baina etxekoek borrokarako grina agerian utzi ostean. Adin tartean aldea egonik ere, urnietarrek une bakar batean ere ez zuten amore eman.

URNIETA 40-39 OIARTZUN
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. Gutxigatik, baina urnietarrak garaile. Jauregi eta Amantegi
izan ziren, kanporaketa berdindu zutenak.

KADETEAK, UDABERRI TXAPELKETA
EPLE 22-18 URNIETA1
UNAI AROZENA. KADETEAK. Ez zuen zorte handirik izan Arozenak.
GAZTELEKU 22-20 URNIETA2
AHETZE ETXEBERRIA. KADETEAK. Oso partida gogorra izan zen. Halere, Etxeberriak hobeto jokatu izan du.

URNIETA3 22-18 ALDE ZAHARRA
AITOR PAGOLA. KADETEAK. Partida ahula. Aitor ez dago sasoi onenean.

ZUMAIAKO 22-19 URNIETA4
ANDER OIARBIDE. KADETEAK.  Anderrek galdutako lehen partida izan zen.

SEGURAKO 20-22 URNIETA6
ARITZ LIZASO. KADETEAK. Kirol hitzordu guztietan nagusitu den pilotari bakarra izan da Lizaso. Hori bai, ederki sufritu eta amaierara arte borrokatu ostean. Ez du amore ematen.

BEHAR ZANA 10-22 URNIETA7
JULEN LOITEGI. KADETEAK. Sailkatzeko irabazi beharra zuen, eta baita ederki egin ere. Sake onak, ezker eskuarekin egindako erremate bikainak… sasoiko dago.

TRINKETA, EUSKAL LIGA
LEKEITIO 40-21 URNIETA
JON PAGOLA. SENIORRAK.  Belauna minduta zuela lehiatu zen txapelketako faboritoaren, Gandiagaren aurka. Ahal zuen moduan defendatu zen, baina azkenean bizkaitarra garaile.

Eskuz banaka, Kadeteak
Eple (Orereta)- Urnieta 2
Urnieta 3- Zumaiako
Salesiarrak. Lar,30. 14:30.

Eskuz banaka, Infantilak
Behar Zana 1 (Villabona)-Urnieta 1
Behar Zana 2-Urnieta 3
Intxurre 1- Urnieta 2
Salesiarrak. Lar,30. 16:00.
Herri arteko herraminta txapelketa
Seniorrak (itzulera)
Larruzko paleta, pala motza: Antton Jauregi, Aritz Zubillaga-Oiartzun
Oiartzun. Ost, 29. 20:00.

Gomazko paleta, Seniorrak
Emakumea Pilotari, Trinketa
Arantxa Goenaga-Zuazu - Redondo-Arrondo Gaska. Ost, 29. 20:10.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!