Kiroldegia, oharrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 27a, 17:56

KIROL UDALEKUETAN IZEN
EMATEKO AZKEN EGUNA
Ostiral honetan, maiatzak 29, itxiko da Eskola Kiroleko monitoreek lehen aldiz antolatu dituzten kirol udalekuetan matrikulatzeko epea. Eskaintza, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleei zuzendua dago, 8-12 urte arteko gaztetxoei hain zuzen ere.
Herritik mugitu gabe, uda honetan, kirol jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izango da. Ekimena gauzatzen, UKE-k eta Eskola Kirolak lagundu dute.

•Izen ematea: kiroldegian.
•Hiru txanda: lehena, uztailak 6-17; bigarrena, uztailak 20-30; hirugarrena, abuztuak 3-14.
•Prezioa: 60 euro, txanda bakoitza. 115 euro hilabete guztia.
•Taldea: 12-20 kide artekoa.
•Plazak: mugatuak direnez, izen emateko hurrenkera kontuan hartuko da.
•Ordutegia: goizez, 9:00-13:00.

IKASTAROAK
Hainbat kirol ikastaro antolatuko dituzte; igeriketa, tenisa, surfa eta patinajea. Interesdunek nahi adina informazio eskura dezakete dagoeneko,  kiroldegian. Izena eman berriz, ekainaren 1etik aurrera. Ikastarokoak ekainaren 29an hasiko dira. Irailaren 13an amaituko da udako denboraldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!