Igoera lortuta, txapela falta da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 27a, 17:55

EUSKALDUNA 3.MAILA    3
PERFYDE.COM HERNANI    3
PENALTIETAN LORTU ZUEN IGOERA
Igoera lortu zuten partida penaltietan irabazi ondoren. Tentsioa handia zen bi talderen arean, jokoan zegoena askotxo zelako. Hernaniarra da ligako pichichi-a eta bere hanketatik iritsi  zen lehen gola. Azkar batean Iker Abadia urdiñak berdinketaren gola lortu zuen. Lehen zatian etxekoen Aratz Maritxalarrek lesio larria izan zuen. Bigarren zatian, Xabier Carballesek aurretik jarri zuen Euskalduna. Aukerak ate batean eta bestean sortzen hasi ziren eta aurkariek bi gol gehiagorekin markagailua irauli zuten. Iker Abadiak berrio berdinketa lortu zuen.
Penaltietara iritsi ziren horrela. Aulkitik Diego Barrasa ordezko atezaina zelaira atera zen, bi penalti jarraian geratuz. Hor egon zen garaipenaren gakoa.
Guillermo Miguel eta Jon Iraolak jokalari guztien izenean eskerrak eman nahi dizkie animatzera joandako guztiei. Igoera lortuta, txapela dago jokoan orain.

EUSKALDUNA ARETO–UDA ORLY
FINALA, OÑATI. LARUNBATA, 30. 16:30.
Irabazlearentza ligako txapela.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!