Gazteen beharrak aldarrikatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 25a, 14:28

Zizurkilgo gazteen beharrak aztertzen aritu da asteotan Mirian Segurado gazte dinamizatzailea. Azterketa lan horri amaiera emateko, talde argazkia egin zuten hainbat gazte, guraso eta herritarre. 12 eta 16 urte arteko zizurkildarren beharrak aldarrikatzea zen argazkiaren helburua eta ondoren, gazteek egindako kartela Iriarte etxean zintzilikatu zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!