II Dantza astea, Oinkariren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 22a, 20:59

Ekainaren bigarren astean, II Dantza astea antolatu du Oinkari dantza taldeak. Ekitaldi ezberdinak izango dira aste guztian zehar eta antolatzaileek, horietako bi sarrera bidezkoak izango direla adierazi dute. Ekainaren 12an, ostiralean, ALURR dantza taldeak Sua emanaldia eskainiko du eta ekainaren 13an, larunbatarekin, KORRONTZI taldeak kontzertu berezia taularatuko du, azken horretan, herriko Oinkari dantza taldeak parte hartuko duelarik, hainbat dantza eskainiz.

Bi ekitaldi horietara joateko BONOAK salgai daude dagoeneko, 10 €-ren truke. Bonoak herriko okindegietan eskura daitezke. Ekitaldietarako bakarkako sarrerak, berriz, azken astean erosi ahal izango dira, 6 €-tan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!