Hil ala biziko partida Preferente mailako Euskalduna taldearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 22a, 11:44

EUSKALDUNA PREFERENTE–ALOÑA MENDI
ALLURRALDE. LARUNBATA, 23. 17:00.

Futbola. Mailari eustea dago jokoan, Euskalduna taldearentzat garrantzia handikoa da. Zaletuek eta jokalariek bat egin behar dute garaipenaren bidean.

Larunbat honetan Allurralde futbol zelaian, arratsaldeko 17:00tik aurrera.

Zer esanik ez, zaletuen animoak garrantzia handikoak izango direla. Jokoan dagoena askotxo baita.

ARETO FUTBOLA, GAZTEAK TXAPELDUN
Areto futbolean ere gori-gori dator denboraldiaren amaiera. Lehen taldearen etorkizuna kolokan dago, federazioko bulegoetan erabakitzen bada maila galduko dute. Zelaian erakutsitakoaren arabera, mailari eutsi beharko liokete. Ordea, goren mailako taldeen emaitzen baitan dago areto futboleko lehen taldearen etorkizuna. Gaztetxoenek berriz hirugarren mailako liga irabazi dute. Azkar ahaztu behar dute poz hori, bigarren mailara igotzea jokoan baitago.

EUSKALDUNA 3.MAILA–PERFYDE.COM HERNANI
ALLURRALDE. LARUNBATA, 19:15.

Areto futbola. Ligako txapeldun izan da, bigarren mailara igotzea dago jokoan. Taldeak zaletuei dei egin die animatzera gertura daitezen.

EUSKALDUNA NAZIONAL B MAILA
JAITSIERA SAIHESTU NAHIAN
ALBISTEEN ZAIN DIRA.
Areto futbola. Zelaian ozta-ozta saihestu zuten jaitsiera. Gorengo mailatan euskal taldeek izan dituzten emaitzen arabera, ordea, jaitsiera eman daiteke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!