“Nahiz eta urte honetako otsailetik lanuzteak egiten egon, Andoaingo Udalak ez du ezertxo ere jakin nahi azpikontrataturiko langileak garen lan baldintzen negoziazioaz. San Juan Egoitza Udal zerbitzu bat da eta bertan lan egiten dugun langileok, kategori berdinetan soldata-eskala bikoitza jasaten ari gara: bat udal langileek dutena eta bestea subkontratako langileok duguna. Horrela EULEN San Juan Bataiatzaile subkontratako Erizain Laguntzaileok urtean 10.822 euro gutxiago kobratzen dugu. Ekiparazioa da eskakizun nagusiena, udal langileen lan berdina egiten dugunez, lan baldintzak, ekonomikoak barne, berdinak izan behar dutelakoan baikaude. Lanuzte partzialak maiatzaren 29tik ekainaren 28 bitartean izango dira”.