AEK-ko ikasleak eskulanetan ere trebe

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 22a, 11:40

Aurreko urtean bezalaxe, eskulanetan murgildu dira euskara ikasleak. Iaz, diru-zorroak egin zituzten eta aurten berriz, jertseetan edo berokietan jartzeko apaingarriak egin zituzten. Lehenik eta behin,  AEK euskaltegiko irakasle batek eredu baten laguntzaz apaingarriak egiteko azalpenak eman zituen eta ondoren, hainbat material eskuragarri jarri eta ikasleek eurek sortu zituzten euren gustuko apaingarriak. Ikasleek euskara ikasteko gogoa izateaz gain, eskulanetarako ere grina erakutsi zuten eta apaingarri politak egin zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!