Erabatekoa izateko gutxi falta da Andoainen. Goizean goizetik greba egiteko deia eginez kotxe karabana irten da Zumeatik. Lehen orduan herrian barrena okindegi, taberna, taller eta enpresa batzuk zabalik zeuden. Orduak aurrera joan ahala ixten joan dira. Oraindik orain herriko hainbat eremutan lanean dauden guneak aurki daiteke. Oso kopuru txikian, hori bai.