Sindikatu abertzaleek gaurko deituriko Greba Orokorra jarraipen handia izaten ari da Asteasun. Herriko industriguneetako enpresa gehienak geldirik daude eta denda eta tabernek ere ateak itxi dituzte. Udaletxea ere itxita dago. Inor gutxi ikusten da herriko kaleetan eta auto edo kamioi mugimendua ere ia geldirik dago. Hezkuntzan eta osasun zentruan zerbitzu minimoak mantendu dituzte.