Grebarekin bat eginez, saltoki eta tabernak itxita daude Zizurkilen, baita herriko ikastetxeak ere. Modu berean, Udal bulego eta zerbitzuak ere itxita daude. Enpresa gehienek ere ateak ixtea erabaki dute, nahiz eta lanean ari denik baden. Zerbitzu minimoak eskainiz, goizez lanean ari dira, haurreskolan.
Kalean, ohi baino jende eta trafiko dezente gutxiago.