Hainbat banketxek goizean ateak zabaldu baditu ere, sindikatu abertzaleek grebarako egindako deiari jarraiki, herriko denda eta taberna guztiak itxita daude goizean goizetik, baita ikastetxeak edota udaletxea ere. Zerbitzu minimoak eskainiz, lanean ari dira osasungintzan, haurreskolan edota udaltzaingoan. Kiroldegia edota Correos zerbitzuak zabaldu egin dituzte goizeko lehen orduan.
Jende gutxi ikusten da kaleetan eta trafikoa ere urria da.