Hainbat euskal sindikatu eta indar politikok gaurko deituriko greba orokorra jarraipen ezberdina ari da izaten Urnietan. Komertzioa ia erabat itxita dago, Udaletxea ere bai, kiroldegiak ere ateak itxita ditu goizetik. Urnietan Ibilgailuen Inspekzio Teknikoko egoitzak ere bai. Industriguneetan tailer txiki gehienek ateak itxita badiztute ere enpresa handiak lanean ari dira. Salesiarrrak eta Presentacion de Maria ikastetxeak ere irekita daude eta Egapeko Lehen Hezkuntzako zentrua ere bai. Errepideetan trafikoa oso eskasa da.