Urnietako futbol albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 20a, 19:57

URNIETA 1–3 SAN MARTZIAL
Golak:  Unai Lizeaga.
JUBENILAK. Gipuzkoako kopako partida serio eta gogorra Urnietako taldeak larunbatean jokatutakoa. Zoritxarrez arbitroak protagonismo handiegia izan zuen, berandu iritsiz, lehen zatian urnietar bat eta bigarrenean talde bakoitzeko jokalari bana kanporatuz. Irundarrak oso maila oneko taldearekin jokatu bazuten ere, etxekoak ez ziren kikildu eta lan izugarria eginez gol bat jasota baina oraindik esperantza edukitzeko moduko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Franen mutilak ondoen jokatzen ari ziren garaian iritsi ziren irundarren beste bi golak. Hala ere borrokatzen jarraitu zuten partidaren bukaera arte, gol bat eginez eta beste hainbat aukera alferrik galduz.
Emaitza honekin denboraldia bukatu da beraientzat.

 

BETI GAZTE 3–3 URNIETA
Golak: Ion Oruna (2), Josu.
KADETEAK. Partida borrokatua larunbat eguerdian Lesakan jokatutakoa. Hasieratik etxeko taldeak golaren bila aurrera jo bazuen ere, gorritxoak izan ziren lehen gola egin zutenak urrutitik eginiko jaurtiketa batekin. Bigarren zatian, etxekoen berdinketaren ondoren bi golez aurreratu baziren ere, urnietarrek partidaren azken minutuetan asko estutu zuten etxekoek berdinketa lortuz eta garaipenaren ateetan geratuz.

ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA KADETEAK–AMAIKAK BAT 
Urnieta. Larunbata, 23. 10:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!