Urnietako kiroldegitik bi ohar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 20a, 19:56

8-12 URTE BITARTE, URNIETA
Lehen Hezkuntzako 8-12 urte arteko gaztetxoek uda honetan eskaintza berri bat izango dute eskura, Urnietatik bertatik mugitu gabe; kirola ardatz izango duten udalekuak. Eskola Kiroleko monitoreek zuzenduko dute ekimen berria, Eskola Kirolak eta UKE-k lagunduta.
Izen ematea zabalik dago jada maiatzaren 29ra arte, udal kiroldegian. Hauek dira antolatu diren txanda desberdinak:
-Lehen txanda: uztailak 6-17.
-Bigarren txanda: uztailak 20-30.
-Hirugarren txanda: abuztuak 3-14.
Prezioa: 60 euro, txanda bakoitza. 115 euro hilabete guztia.
Taldea: 12-20 kide artekoa.
Ordutegia: goizez, 09:00-13:00.

 

SOLAIRUMA, JADA ZABALIK
URNIETAKO KIROLDEGIAN
Asteazkenaz geroztik, martxan da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!