Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 20a, 19:55

SENIOR NESKAK KOPAREN BILA
Oñate 21–23 Leizaran
SENIOR NESKAK. Kopako finalerdia jokatu zuten goizean Tolosan. Ligan zehar, oñatiarren aurkako garaipenik lortu ez zutenez, bazekiten partida zaila zetorkiela. Hala ere, hortzak erakutsi zituzten eta joko bizi eta interesgarrian murgildu ziren. Oñatiarrek ez zuten etsi amaiera arte, baina, amore eman behar izan zuten. Aste honetan finala Elgoibarren aurka, Donostian. Zorte on!

Leizaran 45–33  Jauja
KADETE MUTILAK. Baloiak galduz eta jaurtiketa txarrak eginaz ez ziren oso fin hasi, baina kanpokoen joko txarrak atsedenaldira zazpi goleko abantailaz joateko aukera eman zien Leizarangoei. Bigarrena aurrenekoa bezalakoa izan zen, baina erasoan ideia garbiagoekin aritu ziren. Asteburuan Zarautzera doaz, urdiñek taldeko lidergoa ia lortu dutelarik.

Legazpi    13–16    Leizaran JubN
Urnieta    15–16    Leizaran KadN

ASTEBURUKO PARTIDAK
Leizaran  SenN– Elgoibar
Zumaia. Larunbata, 23. 18:00
Leizaran  JubN– Ereintza
Allurralde. Larunbata, 23. 17:30
Egia – Leizaran JubM
Donostia. Larunbata, 23. 20:00
Leizaran KadN– Amaña
Allurralde. Larunbata, 23. 16:00
Euskalduna– Leizaran KadM
Zarautz. Larunbata, 23. 17:30
Leizaran InfM– Tolosa
Allurralde. Larunbata, 23. 11:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!