ALEBIN MAILA
Aitor Salaberria-Ander Setien 22
Eñaut Kortaxarena-Beñat Miera 21
Emaitzak adierazten duen bezala oso partida orekatua izan zen eta bi bikoteek izan zuten irabazteko aukera. Azkenean zortea lagun, Aitorrek eta Anderrek lortu zuten garaipena.
Endika Huizi-Aritz Caballero 15
Xabi Arizkorreta-Aitor Gaztañaga 22
Xabik sakearekin egindako 6 tantoek eta Aitorrek piloteoan izandako nagusitasunak ahalbideratu zuten azken bi hauen garaipena.
Unai Lopez-Ander Olasagasti 18
Peio Manterola-Imanol Garciabueno 22
Partida orekatua izan zen hau ere, baina partidaren azken txanpan Peiok eta Imanolek egindako tantoek eman zieten garaipena.
Nagusien maila
Jon Otaegi-Jon Beloki 22
Axier Irastorza-J.Mari Sagaseta 15
Axier eta Joxe Mari faborito ziren arren, bi Jonek partida bikaina jokatu eta garaipena lortu zuten. Nabarmentzekoa Otaegiren abilezia tantoa amaitzeko orduan eta Belokiren sendotasuna.
Jon Eskudero - Unai Etxeberria 19
Unai Maiza - Aritz Eskudero 22
Eskudero anaiek elkarren aurka jokatzen zuten lehenbiziko aldiz, eta pronostiko guztien aurka gazteak irabazi zion anaia nagusiari.
Jende dezente izan zen partidak ikusten. Ikusleen artean, alderdi ezberdineko zinegotziak eta alkatea izan ziren.