Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 20a, 19:54

URNIETA1 18-7 GAZTELEKU
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ. INFANTILAK. Ezenarrok aurrelari gisa bikain jokatu zuen. Imazek atzelari moduan, pilotakada ederrak jaurti zituen. Udaberri Txapelketako amaiera faseko txartela emango dien bigarren postuaren alde borrokatuko dute.

URNIETA2 5-18 HERNANI1
SERGIO ODRIOZOLA-CAMILO RUIZ. INFANTILAK. Hernaniarren nagusitasuna agerian geratu zen.  

AZPEITIA 22-21 URNIETA
JULEN LOITEGI-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Markagailuan aurkarien atzetik zihoazen arren, gero aurre hartu eta 21 puntura ailegatu ziren, azpeitiarrekin berdinduz. Getarian jokatu zuten Salbatore Txapelketari lotutako partidaren azken tantoa urnietarrek jaurti zuten, txapa parera ordea. Azkenean, aurkariak garaile.
 
UDABERRI TXAPELKETA
4 1/2, BANAKA.
URNIETA1 22-11 EPLE
UNAI AROZENA.
URNIETA2 22-9 BEHAR ZANA
AHETZE ETXEBERRIA.
ALDE ZAHARRA 22-14 URNIETA3
AITOR PAGOLA.
URNIETA4 22-5 ZARAUTZ
ANDER OIARBIDE.
URNIETA5 14-22 GAZTELEKU
UNAI GARIN.
URNIETA6 22-9 BEHAR ZANA
ARITZ LIZASO.
URNIETA7 22–19 SEGURAKO
JULEN LOITEGI.

ARANTXA GOENAGA-ZUAZU     30
PEREZ-OTXOTORENA     24
EMAKUMEA PILOTARI IREKIA, TRINKETA. GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Goenaga garaile, meritu handiko tantoen ostean.

PAGOLA, LESIONATUA
Abadiñoko trinketan, hormaren aurka kolpatu zen Jon Pagola. Horrek Irungo Kurpil Kirolak Txapelketan, eta Udaberri Txapelketan parte hartzea eragotziko dio.
Aldiz, Aratz Urdangarin eta Inhar Oiartzabal benjamin mailako pilotariek federazioak antolatutako txapelketan taldeko sailkapen buruan amaitu dute, lau norgehiagoka jokatu eta laurak irabazi ostean. Añorgako Jolas Etxea txapelketako estreinaldiko partidan ere garaile izan ziren.  
Bestalde, Beñat Goenaga eta Gorka Oiarbide alebinek Añorgan estraineko partida jokatu zuten. 10-16 galdu arren, inpresio ona eragin zuten.

 

Eskuz banaka, Kadeteak
Udaberri Txapelketa 4 1/2
Segurako-Urnieta 6
Segura. Ost,22. 20:15
Herri arteko pala txapelketa
Pala motza eta larruzko pala
Urnieta. Ost,22. 20:15
Gomazko Paleta, Seniorrak
Emakumea Pilotari Irekia, Trinketa
Arantxa Goenaga-Zuazu//
Gutierrez-Pagola
Gaska. Ost,22. 20:30
Eskuz banaka, Jubenilak
Debako Txapelketa 4 1/2
Mikel Garmendia
Mendaro. Ost,22. 21:00
Eskuz banaka, Kadeteak
Udaberri Txapelketa 4 1/2
Behar Zana-Urnieta 7, 5
Amasa. Ost,22. 21:15
Gazteleku-Urnieta 2
Andoain. Lar,23. 11:00
Urnieta 2-Alde Zaharra
Urnieta. Lar,23. 15:30

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!