Euskalduna areto futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 20a, 19:53

EUSKALDUNA 3.MAILA
PERFYDE.COM HERNANI
ALLURRALDE. LARUNBATA, 23. 19:15.

Euskaldunako areto futboleko bigarren taldeak denboraldiko partida garrantzitsuena jokatuko du larunbat honetan, Hernaniko Perfyde.com taldearen aurka. Zaletuen animoak beharrezkoak dira, 2.mailara igotzea jokoan baitago.

p.rangers 0–2 EUSKALDUNA

Golak: Ander Barragan, Ion Rodriguez.
HIRUGARREN MAILA. Ligako azken partidan irabaztea ezinbestekoa zen, play off-ak jokatu ahal izateko. Ezin hobeto hasi zen partida urdiñen bi golekin. Garaipenarekin ligako txapeldun bilakatu dira. Orain, ordea, beste erronkari eutsi behar diote: 2.mailara igotzeko buruz burukoari.

EUSKALDUNA 4–6 SASIKOA

Golak: Iker "Enjuto" Matute, Manolo "Attona" Sanchezek, Joxan "Eros" Garcia (2).
NAZIONAL B. Denboraldiko partida zen. Lehenik eta behin eskerrik beroenak taldeko jokalarien eta entrenatzaileen partez partida animatzera azaldu ziren guztiei. Beharrezkoa denean Andoaingo zaleeak izugarrizko erakustaldia emateko gai direla erakutsi zuten berriro ere.  Harmailak leporaino beteta, partidaren garrantziak jokalarien tentsioa topera jarri zuen. Gaizki abiatu ziren, indarra defentsan eginez. Lehen zatian golik ez zen izan.
Ikuskizuna bigarren zatirako utzi zuten bi taldeek. Bigarren zatian hanketatik beldur hori kendu eta jokatzen hasi ziren andoaindarrak, baina Durangoko Sasikoa taldeak zergatik geratu den txapeldun ondo baino hobeto erakutsi zuen. Hiru gol jarraian sartu zituzten. 0-3koarekin andoaindarrak esnatu ziren, intentsitatea areagotuz. Matutek urtean behin ikusten den gol horietakoa sartu zuen zaletuak beren aulkietatik altxaraziz. Golari durangarrek erantzun azkarra eman zioten eta 1-4koa ezarri zuten zortzi minuturen faltan. Momentu honetan, Andoaingo zaleak jo eta su taldea animatzen hasi ziren eta jokalariek partida berdintzea lortu zuten. Angulorik gabeko izugarrizko gol bat sartu zuen Sanchezek eta beste biak Garciak sartu zituen jokaldi bikainetan. Partida amaitzeko lau minutu falta ziren eta oraindik edozer gerta zitekeen, baina Sasikoa taldekoek txapeldunak direla erakutsi zuten eta minutu hauetan izugarrizko odol hotzarekin jokatu zuten, beste bi gol eginez. Emaitza honekin andoaindarrak 14.postuan bukatu dute denboraldia, bi talde jaisten dira baina goiko kategoriatako emaitzak kontutan izanda aurten hiru talde jaitsiko dira. Andoaindarrek 3. postu hau beteko dute. Errenuntziaren bat egonez gero, edo berregituraketa bat, maila mantentzea posible izango litzateke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!