Urnietako eskubaloiko senior taldea kopako lauko finalerako sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 19a, 20:08

Urnietako eskubaloiko senior taldea pasa zen asteburuan Oreretako ereintza taldeari 26-25 irabazi ondoren, datorren asteburuan Ordizian jokatuko den kopako lauko finalerako sailkatu da. Urnieta Kirol Elkarteko eskubaloi sekziotik dei egiten zaie herritarrei Ordiziara herriko taldea animatzera joateko, bai larunbatean jokatuko den final-erdira eta irabaziz gero igandean jokatuko den finalera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!