Bertso afaria larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 19a, 19:42

Datorren larunbatean, maiatzak 23, gaueko 21:00etan Poxta Zahar elkarteak antolatutako bertso afaria egingo da Frontoi tabernan. Gazte jaietako atariko bertso afaria girotzeaz Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariak arduratuko dira. Afarirako txartelak salgai daude Urnietako Kantoi, Frontoi eta Xauxar tabernetan 20 euroko prezioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!