Greba batzordea sortu da Adunan

Maiatzaren 21eko greba batzordea osatu da Adunan hainbat eragile eta herritarren artean. Batzorde honek hainbat deialdiren informazioa eman du herrian eta herriko hainbat talderen (Muxkil elkartea, Txulobi elkartea, Adunako hautetsiak, hautetsi ohi batzuk, etab) eta herritarren atxikipenak jasotzen ari da.
 
Batzordeak dei egin du ostegun goizean hiriburuetan egingo diren manifestazioetara, eta arratsaldeko 18:30tan Tolosako Triangelutik abiatuko den manifestaziora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!