Maiatzaren 21eko greba orokorrerako dei bateratua egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:20

Andoainen elkarretaratzea deitu du LAB-ek Merkatu plazan, eguerdiko 12:00etan.

Lanpostuen suntsiketa eta lan eskubideen urraketak salatu, langile kaleratuei elkartasuna adierazi, patronal zein administrazioen xantaiari uko egin, krisialdia langileek ordainduko ez dutela ozen aldarrikatu… Horiek eta arrazoi gehiago aipatu dituzte, ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek datorren maiatzaren 21erako greba eguna deitzeko.

MOBILIZAZIOAK
Sindikatuek eguerdi eta arratsalde parterako iragarri dituzte mobilizazioak. 12:00etan hiriburuetan deitu dituzte manifestaldiak. Donostiakoa Boulevarretik irtengo da. Arratsadean berriz, eskualdekkoak deitu dira. Urnietarrei begira, Hernanin 18:00etan abiatuko da manifestaldia, udaletxe aurretik. Urnietako ezker abertzalea taldeak ere bat egin du deialdiarekin. Herritarrak maiatzaren 21ean kalera atera eta mobilizazioetan parte hartzera deitzen dituzte. Grebari orokorrari buruzko web orria ere zabaldu da: grebaorokorra.info.
Greba egunaren bezperatan, hilaren 19an, asteartearekin hitzaldia antolatu du Asketa elkarteak Lekaion. LAB sindikatuko kide Mikel del Vallek krisiaren nondik norakoak edota greba orokorrerako deia burutzeko arrazoiak aztertuko ditu, 19:30etan hasiko den ekitaldian.
Andoainen ere elkarretaratzea deitu du LAB-ek Merkatu plazan, eguerdiko 12:00etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!