EKAINAREN 13TIK AURRERA,
IGERILEKUA ZABALIK
Udako denboraldia gerturatzen ari da, eta urtero legez, aurten ere udal kirol instalazioek datozen hilabeteetarako eskaintza prest dute jada. Ekainaren 13an zabalduko dute igerilekua baita solairuma ere.
IKASTAROAK
Hainbat kirol ikastaro antolatuko dituzte; igeriketa, tenisa, surfa eta patinajea. Interesdunek nahi adina informazio eskura dezakete, maiatzaren 25etik aurrera kiroldegian. Izena eman berriz, ekainaren 1etik aurrera. Ikastarokoak ekainaren 29an hasiko dira. Beti bezala, hiruhileko zikloa osatu ostean, irailaren 13an amaituko da udako denboraldia.