Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:09

URNIETA 0–3 LAZKAO
KADETEAK. Partida hasi orduko maldan gora jarri zitzaien Pabloren mutilei, lazkaotarren aurreneko gola lehenengo minutuan iritsi baitzen. Handik aurrera lehen zati parekatuan ez zen gol aukera askorik izan. Bigarren zatian bi taldeek golaren bila atera ziren baina berriro kanpotarrak izan ziren, atea bitan zulatu zutenak. Gorritxoek berriro penalti bat huts egin zuten.

URNIETA 3–0 UNION TXIKI
Golak:  Aitor Beldarrain,Yeray (2).
JUBENILAK. Emaitza ikusita besterik badirudi ere, emozio faltarik ez zen izan larunbateko partidan. Etxeko taldeak hobeto jokatu bazuen ere, zailtasun handiak izan zituen golak egiteko orduan. Lehenengo zatian egin zuten gol bat eta partidaren bukaera aldera beste biak. Franen mutilek hainbatetan zutoina jotzeaz gain, penalti bat ere huts egin zuten. Asteburuan final laurdenetako partida jokatuko dute. Aupa mutilak!

GAINERAKO EMAITZAK
Oiartzun 2–1 URNIETA ERREGIONALA
Goierri 2–3 URNIETA Inf F8 Neskak   

ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA ERREGIONALA - Mariño
Urnieta. Igandea 17. 17:30.
URNIETA JUBENILAK – San Martzial  
Urnieta. Larunbata 16. 16:00.
Beti Gazte - URNIETA KADETEAK   
Mastegi. Larunbata 16. 12:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!