Plater tiraketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:08

Joan den igandean, maiatzak 10, Oiartzungo Arkaleko tiro-eremuan jokatu zen, Urnietako Santa Kruz Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta, herri mailako VIII. Antonio Gabirondo Plater-tiroketako txapelketa. Goizeko 10etan hasitako tiroketan 20 kirolarik parte hartu zuten, eta lehen hiru postuak honela geratu ziren: 1. Xabier Iruretagoiena, 25 puntu. / 2. Xabier Iradi, 24 puntu. / 3. Urtzi Oiarbide, 23 puntu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!