Euskalduna areto futboleko 3.mailako taldea igotzear da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:07

Euskalduna lidergotzan dago eta maiatzaren 23ko partidan Euskaldunak igoera jokoan izango du Allurralden bertan. Lurraldeko bigarren mailara igotzea izango da jokoan.

GOIERRI 8-4 EUSKALDUNA
Golak: Joxan "Eros" Garcia,  Jon "Robinxou" San Jose, Maikel "Pitxbull" Fernandez.
ARETO, NAZIONAL B. Mailari eusteko aukera bikaina galdu zuten pasa den asteburuan. Partidara tentsio ikaragarriarekin joan ziren andoaindarrak eta hori azkar nabaritu zen, lehen lau minutuetan urretxuarrak bi gol sartzeko gai izan baitiren. Euskaldunako taldean aldaketak etorri ziren eta ukitu berria eman zioten taldeari. Honi esker taldeak partida bina berdintzea lortu zuen partidako urrezko tandemari esker. Partida berdinduta baloi jabetza edukitzeko ordua zen eta denboraldi osoan bezala, azken jokalariak baloi bat galdu zuen. Goierrikoek ez zuten barkatu markagailua 3-2 jarriaz. Honela 40 segundu falta ziren lehen zatia amaitzeko eta korner bat gaizki atera ondoren, Goierri taldekoak laugarrena sartzea lortu zuten.
Atsedenaldian andoaindarrak etsita joan ziren. Beste bost minutuetan Goierrikoek 6-2koa ezarri zuten markagailuan. Markagailu honekin partidaren erritmoak behera egin zuen une batean eta bazirudien andoaindarrak emaitza honekin joango zirela etxera. Hala ere partida ez zen amaitu eta Goierri taldekoek beste bi gol sartzea lortu zuten azken unean, 8-4ko emaitzarekin amaituz. Nahiz eta partida galdu azken jardunaldian erabakiko da dena. Euskaldunakoek jada txapeldun den Sasikoa taldea hartuko dute larunbatean 18:00tan Andoainen. Maila mantentzeko irabaztea behar beharrezkoa da eta horregatik zaletuei partida animatzera joateko deia egiten zaie taldetik. Animo mutilak, gure esku dago!!

EUSKALDUNA 6–2 ordizia
Golak: Iker Abadia (2), Xabier Carballes, Manolo Sanchez, Julen Torregaray eta Asier Mendez.
ARETO, HIRUGARREN MAILA. Jokoan asko zegoen, horregatik oso zaila zen. Ordiziak play offean sartu nahi zuen eta Euskaldunak igoera ziurtatzen hasi. Horixe bera lortu zen, partida irabaziz. Partida osoan zehar tentsioa nabarmena zen, etxekoak atzetik ziren lehen zatian.  Nolanahi ere hiru puntuak etxean geratu ziren.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!