Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:06

Zarautz 19–23 Leizaran
SENIOR NESKAK. Larunbat goizean jokatu zuten partida Andoaingo senior neskek. Denboraldian zehar zarauztarren aurka jokatutako partida guztiak galdu zituzten eta ez ziren batere seguru atera zelaira. Kopan itxura ona ematea dute helburu eta pixkanaka partidan sartzen joan ziren urduritu gabe. Horrela, eraso bikainak eginez, atsedenaldira bi goleko aldearekin irabaziz iristea lortu zuten. Bigarren zatian hobeto aritu ziren eta azkenik lau goleko aldearekin irabazi zuten. Igoera postua lortu zuten zarauztarren aurka, hots, Ligako liderraren aurka.

Donibane 24–20 Leizaran
SENIOR MUTILAK. Larunbatean eman zioten aurtengo denboraldiari amaiera. Kopako azken partida honetan aurretik hasi eta atsedenaldira abantailarekin iritsi baziren ere, bigarren zatia luzeegia egin zitzaien eta etxekoek markagailuari buelta ematea lortu zuten. Andoaindarrek denboraldi txukuna egin dute, Ligan hirugarren postua lortuz. Gainera, bigarren itzulian bi partida besterik ez zituzten galdu, sailkapeneko lehen bien aurka, hain zuzen ere.

EMAITZAK
Leizaran JubN 33–27 Zarautz A
Urola 33–25 Leizaran JubM
Pulpo B 22–23 Leizaran KadN
Leizaran InfM 26–19 Pulpo
Leizaran InfN A 22–14 Ereintza A
Leizaran InfN B 19– 21 A.Mendi B

ASTEBURUKO PARTIDAK
Leizaran Sen N–Aloña Mendi
Maiatzak 17, igandea.12:00. Tolosa
La Sale Legazpi–Leizaran JubN
Maiatzak 16, lar.17:00. Legazpi
Leizaran JubM–Usurbil
Maiatzak 16, lar.19:45. Allurralde
Urnietako–Leizaran KadN
Maiatzak 16, larunbata.16:30. Urnieta
Leizaran KadM–Jauja
Maiatzak 16, lar.16:15. Allurralde
Elgoibar–Leizaran InfM
Maiatzak 16, lar.11:30. Elgoibar
Ereintza A–Leizaran InfN A
Maiatzak 16, lar.11:15. P.Donoibane
Aloña Mendi B–Leizaran InfN B
Maiatzak 17, igandea.11:00. Oñati

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!