Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:05

ARANTXA GOENAGA-ZUAZU     26
AIERBE-PIEROLA     30
EMAKUMEA PILOTARI. GOMAZKO PALETA, TRINKETA. SENIORRAK. Bi kirolari bikoteen indar oreka agerian geratu zen pasa den asteburuko jardunaldian. Partida entretenigarri eta ederra. Azkenean, Goenagaren aurkariak nagusi.

URNIETA 22-13 LIZARDI/IGELDO
MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK. Azkenean, Garmendiak bere eskuin eskua baliatu ahal izan zuen. Talde buru zegoen aurkaria erraz gainditu zuen. Baina txapelketatik kanpo gera liteke, bost jardunalditik lau irabazi ostean. Halere Urnietakoari ezin zaio gehiago eskatu, jakinik aurkari indartsuenen aurrean, ezker eskuarekin soilik moldatu behar izan duela. Edozein kasutan, oraindik jokatzeke dituen bi norgehiagoketako emaitzak giltzarriak izango dira.

URNIETA1 22-0 HONDARRIBIAKO
UNAI AROZENA. KADETEAK. Eskuak minduta zituelako, Hondarribiako delegatuak Arozenaren aurkariak kirol hitzordura agertzerik ez zuela izango jakinarazi zuen.

AURRERA SAIZ 7-22 URNIETA2
AHETZE ETXEBERRIA. KADETEAK. Ibarrako pilotalekuan argi geratu zen Etxeberriaren nagusitasuna.

ZARAUTZ 22-7 URNIETA3
AITOR PAGOLA. KADETEAK. Eskuak minduta zituen Pagolak. Titulua irabazteko faboritoa den zarauztarrari aurre egiten nahikoa lan izan zuen.

GURE TXERU 16-22 URNIETA4
ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Uste baino lan gehiago Oiarbiderentzat Getarian. Aurkariak buruhauste dezente eragin zizkion. Sailkapen buruan dago.

BEHAR ZANA 17-22 URNIETA5
UNAI GARIN. KADETEAK. Aurkari on bat izanik, oso garrantzitsua izan da Garinen azken garaipena. Eskuin eskuagatik sufritzen jarraitu arren, indartsu erantzun zion Behar Zanakoari.

AURRERA SAIAZ 14-22 URNIETA6
ARITZ LIZASO. KADETEAK. Partidaren erritmora egokitzea kosta zitzaion urnietarrari. Horren lekuko markagailua, aurkariak aurre hartu baitzion hasieran. Baina neurketak aurrera egin ahala, jokatzeko modua hobetu eta Aurrera Saiazeko ordezkaria garaitu zuen Lizasok. Taldeko sailkapen buruan dago.

BEHAR ZANA 5-22 URNIETA7
JULEN LOITEGI. KADETEAK. Hamabost puntu sakez eskuratu ostean, ezin esan zailtasunez beteriko norgehiagoka jokatu zuenik Loitegik. Gainera, bere bi paretak ikusgarriak izan ziren.

 

PARTIDAK ASTEBURUAN
Eskuz banaka, Kadeteak
Udaberri Txapelketa 4 1/2
Urnieta 1-Eple (Orereta)
Urnieta 6-Behar Zana (Villabona)
Jarraian, Seniorrak: Urnieta-Behar Zana
Urnieta. Ost,15. 20:15

Urnieta 5-Gazteleku (Andoain)
Eta jubeniletan: Urnieta-Mundarro
Urnieta. Lar,16. 11:15

Urnieta 1-Zarautz / Urnieta 7-Segura
Urnieta 2-Behar Zana
Urnieta. Ig,17. 10:30

Gomazko Paleta, Seniorrak
Emakumea Pilotari Txapelketa
Arantxa Goenaga-Zuazu//
Pérez-Otxotorena
Irura. Ost,15. 21:30

Eskuz binaka, Benjaminak
Egape 1-Langile 1
Usurbil. Lar,16. 17:00

Egape 3-Larramendi/Andoain 5
Egape 2-Larramendi/Andoain 4
Egape 4-Arantzazuko Ama 3
Andoain. Lar,16. 16:15

Usurbil 2-Urnieta
Usurbilgo Txapelketa
Usurbil. Ast,18. 17:30

Eskuz banaka, Infantilak
Gazteleku-Urnieta 1 / Hernani 1-Urnieta 2
Behar Zana 3-Urnieta 3
Urnieta. Lar,16. 16:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!