Allurralde kiroldegiko arduranek udako kanpaina abian jarriko dute laster. Horretarako matrikulazio epea, maiatzaren 25-etik ekainaren 5era zabalduko da. Ordutegia, 09:30-13:00 eta 17:30-19:30 kiroldegiko bulegoetan.
Eskaintza zabala da. Haurrentzat: igeriketa, tenisa, txirrindularitza, aerobika, eskalada eta “goizean kirolean”(kirol ezberdinak igeriketa, tenisa, mahai tenisa, xakea, eskalada, pilota, patinak,….). Helduentzat: fit-pump, yoga, eskalada, igeriketa, aquagyma,... Udako kanpaina ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitarte luzatuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!