Aspaldiko lehia berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:03

Igande honetan hasi eta ekainaren 21a bitartean, igande goizero Andoaingo kontsejupean, Andoaingo pilota eskolako pilotariek Kontsejupeko txapelketa jokatuko dute.

Urteak eta hamarkadak pasa dira txapelketa hau jokatu ez denetik eta Andoaingo pilota eskolak eta Udalak elkarlanean antolatutako ekimen honen bidez kontsejupeko pilota jokoa berreskuratu nahi da. Izan ere tamalez, kontsejupeko pilota arrazoi ezberdinen ondorioz galtzen ari da, eta txapelketa hau eginda pilota eskolak eta Udalak, berriro ere kontsejupeko giroa berreskuratu nahi dute.
Txapelketako partidak igande goizetan izango dira, goizeko 11etatik aurrera eta bertan benjamin mailatik hasi eta nagusi maila bitarteko 4 partida jokatuko dira astero.
Lerro hauen bidez, herritar guztiak gonbidatzen dituzte igande goizetan txapelketako partidak ikustera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!