Mintzalagun ekimena, AEKren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:02

Andoaingo AEK euskaltegiak eta Andoaingo Udalak Mintzalagun ekimena antolatu dute ikasturte honetan euskaltegian euskaraz ikasten ari diren ikasleentzat.

Dagoeneko euskaltegiko ikasleekin martxan ari dira Mintzalagun taldeak, joan den urtarriletik hona astero-astero bilduz. Oraingo honetan ordea parte hartzeko gonbita euskaraz praktikatu nahi duen andoaindar guztiei zabaldu nahi diete. “Zuri laguntzeko prest dauden mintzalagunak zain dituzu. Astean ordubetez paseatuz, kafe bat hartuz… praktikatu ezazu euskaraz!”. Informazio gehiago nahi izanez gero, Andoaingo AEK euskaltegian aurki daiteke informazio guztia (943 57 17 04, andoain@aek.org).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!