Andoain Kreatiba I.topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:01

Andoain Kreatiba I.topaketa burutu zen aurreko asteburuan. Besteak beste, helburuen artean, gazteen parte hartzea sustatzea zegoen. Ideien bilketa bat egin zen herriko hiru ikastetxeetan.

Aita Larramendi ikastolan, esaterako, LH 5 eta 6ko ikasleek ideia hauexek agertu zituzten: “Andoaingo tren geltokietan oinezkoentzako pasabideak”, “Zumea plazan iturria”,  “kirola egiteko zelai gehiago”, “zuhaitz gehiago herrian”, “komun publikoak eta taberna gutxiago”, “Gurutze Gorriko eskilerak berritzea”, “Frontoi berria”, “10-14 urte bitarteko gazteentzako parkeak”, “herria zeharkatzen duen bide gorria, “igerileku irekia”.
La Salle-Berrozpe Ikastetxean bi paneletan ikasleek euren ideiak ipini zituzten. Haietako batzuk, hauexek: “Leitzaran ikusi eta gozatzeko globo aerostatikoak”, “Eguzki-energiaz mugitzen den estaldura igerilekuarentzat”, “MP3 entzungailu anizkuna, kuadrilla osorako”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!