Lehiaketa azaroa eta apirila bitartean izan da eta bitarte horretan hainbat proba igaro behar izan dituzte. Txapeldun izateagatik jasoko duten saria ez da nolanahikoa izango. Izan ere, Futuroscopera asteburu pasa joateko bidaia irabazi dute.
Sari banaketa pasa den ostiralean izan zen Donostiako Bataplan diskotekan. Julian Iantzi telebista aurkezleak gidatuta, lehen hiru sailkatuen sariak banatu zituzten. Ondoren, Joseina Etxeberria DJak animatuta diskofesta batez gozatu ahal izan zuten denek ere. Txapelketaren jarraipena egiteko kliketaklik.com gunean badago aukera. Txapelketa martxan jarri zenetik Andoaingo eta Urnietako ikasleak lehen postuetan artiu dira beti. Gipuzkoako taldeak nagusi badira ere, beste probintziatako ikasleek ere parte hartzen dute txapelketa honetan. Sailkapeneko lehen postuak, hauexek:
1.Aita Larramendi ikastola.
2.Zuazola (Oñati).
3. Salesiar ikastetxea (Urnieta).
4. Mertzede (Gernika).
5. C.Gamon (Errenteria).