Maria Arizmendi urnietarrari gorazarre

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 13:00

Datorren ostegunean, maiatzaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan hasita Urnietako musikari, abeslari eta dantzariek Maria Arizmendi omenduko dute Sanmiel parrokian eskainiko duten kontzertu bikain batekin. Honako egitaraua izango du:

  • 1.Jotatxoak I, II. (A.Iribar)   
  • 2. Ikusten duzu goizean. (Urnietako doinua) J. Bautista Elizanburu. Mold. Txomin Agirregomezkorta
  • 3.Jotatxoak III, IV eta V.  A. Iribar
  • 4. Baldorba. Benito Lertxundi. Mold. Imanol Yagüe
  • 5.Musika Kutxa. Anatol Kostantinovitsch Liadov. Mold. Jose M. Gonzalez Bastida
  • 6.Greenseelves Herrikoia (Organoa eta txistulari bakarlaria)
  • 7.Kantuz. Alexander Lesbordes
  • 8. Agur Maria. Jose Olaizola (Organoa eta txistulari bakarlaria)
  • 9. Agurra. Herrikoia
  • 10. Mariaren omenezko bertsoak
  • 11.Txalo-polka Jose Ignazio Ansorena
  • 11.Agur Jaunak

Partaideak:
Txistulariak: Txanbolin txistulari banda. Txistu bakarlaria: Antton Jauregi. Kantariak: Herriko korua, Marizuloko partaideen laguntzaz. Dantzariak: Egape ikastolakoak. Teklatua: Izaskun Etxeberria. Organoa: Ana Belen Garcia. Zuzendaria: Justo Egaña.

“Mariaren omenezko kontzertua denez, zenbait pieza berari zuzenduak izango dira (oro har emanaldiaren bigarren zatia: "Kantuz" koruak eskainia, berak ere kantatu baitzuen gure artean. "Agur Maria" otoitz eta oroimen modura berari eskainia. Agurra kantatu eta dantzatuko zaio, baita bertsoak ere kantatu bere oroimenez” adierazi du Juxto Egaña kontzertuko zuzendariak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!